kolonia 3
iz. Kolonia bat oozoide izeneko guraso bakarretik sortzen da. Oozoidea arrautzatik jaiotzen da, eta toki egoki batean finkatzen denean, bigarren izaki bat sortzen da gemazioz harengandik, eta ondoren beste guztiak. Hala, arbaso bakarretik sortutako izakiak berdin-berdinak dira, eta elkarrekin hazten eta garatzen dira. Koloniak eskeleto bat izaten du, gelatinazkoa, kitinazkoa edo karekizkoa izan ohi dena, eta handik barrena izaten dituzte harremanak izaki banakoek elkarrekin. Bestalde kolonia ez da beti oinarri trinkoan finkatzen, batzuk itsasoan ur gainean egoten dira. Protozooak, korolarioak, briozooak, aszidiak eta era horretako izakiek eratu ohi dituzte koloniak.