Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolon

iz. Heste lodiaren partea, heste itsutik ondesteraino luzatzen dena.  v  Kolona sabelaren behealdean dago, heste meharra arku itxuran inguratuz. Hiru parte ditu: goranzko kolona (heste itsutik gibelaren behealderaino), zeharkako kolona (sabelaren alde batetik besteraino hedatzen dena), eta beheranzko kolona (zeharkako kolonetik uzkiraino doana). Kolonak ileumetik ura eta gatzak xurgatzen ditu eta horren eginkizun nagusia heste barneko gaia ondestera bultzatzea da, handik uzkian barrena kanpora iraitz dadin.