Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kizer, Calolyn

Estatubatuar poeta (Spokane, Washington, 1925). 1985eko Pulitzer poesia saria irabazitakoa Yin (1984) poema sortarengatik. 1950eko hamarraldian Theodore Roethken ikasle izan zen Washingtoneko Unibertsitatean. 1959an, Seattlen, Poetry Northwest egunkaria sortu zuen. Kizerren poema gehienen ardatza emakumea eta giza eskubideak dira. Halaber, gizakiaren eta izadiaren arteko harremanez, maitasun kontuez, arteaz eta familiaz hitz egiten du bere olerkietan. Bere idazkeran nabarmena da Txinako poesia tradizionalaren eragina. Poesia lan nagusiak: The Ungrateful Garden (1961, Esker txarreko lorategia); Midnight Was My Cry (1971, Gauerdia zen nire garrasia), Mermaids in the Basement: Poems for Women (1984, Sirenak sotoan: emakume poemak), The Nearness of You (1986, Zure arrimuan), Harping On: Poems 1985-1995 (1996). Bestalde, Asiako poesia itzuli du, eta poesiari buruzko saiakerak eta kritikak ere idatzi ditu.