Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kiwi

iz. Zool. Apterijidoen familiako hiru motatako hegaztien izena. Zeelanda Berrian bizi dira hirurak, Apteris australis, Apteris heasti eta Apteris oweni. Oilo baten neurrikoak dira, hura baino handixeagoak, moko-luzeak eta hanka-sendoak. Ile itxurako lumak dituzte eta ageriko hegorik ez dute. Ez dira hegan egiteko gai. Zeelanda Berriko basoetan bizi dira. Gauez irteten dira harren eta intsektuen bila.