kiudo
iz. Japoniako tradizioko arku jaurtiketa. Japoniarrak arkuaren ordez suzko armak erabiltzen hasi zirenean bere indarra galdu zuen kiudoak, baina Zen fraideei esker gorde da, kontzentrazio ariketa gisa. Kiudoan 2,3 m inguruko arku asimetrikoa erabiltzen da, banbuz, masustondo zurez eta kalamuz egina. Zortzi pauso edo mugimendu nagusi dira kiudoan, arkulariak guztiak jarraian, mugimendu bakarra egingo balu bezala egin behar dituenak. Gaur egun kiudo eskola ugari da Japonian.