Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kixmi

Mit. Euskal jentilek Kristo adierazteko erabiltzen zuten hitza. Ataunen jaso zuen Jose Miguel Barandiaranek Kixmi izena eta tximino adierazten zuen jatorrian. Euskal elezaharren arabera, hodei batek iragartzen du Kixmiren etorrera eta Kixmirekin batean hasten da bizitza okerrago bat ekarriko duen aroa.