kiwi
iz. Asiako aihen landarea, zurtsua eta igokaria; delako landarearen fruitua, jateko ona (Actinidia deliciosa). || Zeelanda Berrian bizi den hegaztia (Apteryx australis). v Bi actinidia mota daude: Actinidia kolomikta eta A. arguta. Landare zurtsu igokariak dira biak, oso elkarren antzekoak. Zurtoina edo enborra aihen mehe luze bat da, zurkaitzaren ezkerrera kiribiltzen dena. 7 m inguru luze egin daitezke. Hurritzaren antzeko hosto bakun zabalak dituzte eta lorea aldiz, dioikoa du. Actinidia kolomikta-ren lore arrak antera horiak ditu, Actinidia arguta-renak aldiz gorriak. Pistiloen puntak berriz izpi itxurakoak dituzte biek. Fruitua hazi beltz askokoa eta mamitsua dute, azala berde marroixka eta iletsua duena. Berez Txinan, Mantxurian, Zeelanda Berrian eta Japonian hazten dira kiwiak, baina Europan ere zabaldu samarrak daude gaur egun. XIX. mendearen erdialdera sartu ziren Europan.