Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kivu

Zaire (mendebalean) eta Uganga (ekialdean) bitarteko aintzira. Afrika ekialdeko aintzirarik handienetakoa da. Itsasoaren mailatik 1.460 metroko garaieran dago; 90 km ditu luze (iparraldetik hegoaldera) eta 30 km zabal. 500 m-rainoko sakontasuna du zenbait lekutan. Ruzizi ibaiaren bitartez Tanganyika aintzirara isurtzen du ura. Inguruko beste aintziretan ez bezala, Kivun ez da hipopotamorik ez krokodilorik.