Khatami, Muhammad
Irandar politikari eta erlijiosoa (Ardakan, 1943). Teologia eta filosofia ikasi zuen Irango hainbat unibertsitatetan. Muhammad Reza Pahlavi agintean zegoela, Khatamik haren kontrako kanpaina egin zuen. 1978an Alemaniara alde egin zuen, eta hango Zentro Islamiarreko buru izan zen. 1979an Pahlavi xah gobernutik kendu zutenean, Khatami Iranera itzuli zen. 1982tik aurrera Kulturako ministroa izan zen, baina 1992an postutik kendu zuten jarrera irekiegia zuelako. Unibertsitateko irakasle eta Liburutegi Nazionaleko buru izan da. 1997an Irango lehendakari aukeratu zuten.