Khatxaturian, Aram Ilitx
Armeniar musikagilea eta pedagogoa (Tbilisi, 1903 - Mosku, 1978). Moskuko Gnessin musika eskolan egin zituen ikasketak, eta Gnessin eta Miaskovskiren konposizio ikaslea izan zen. 1950. urtetik aurrera orkestra zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai atzerrian. Moskuko kontserbatorioko eta Gnessin eskolako konposizio irakaslea izan zen. Armeniako musika tradizionala du oinarri bere lanetan. Erritmo bereziak erabili zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta harmonia eta orkestrazioa zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak. Aipatuaz gainera, hiru sinfonia, biolin eta piano kontzertuak, kamerako musika eta filmetako musika idatzi zuen, besteak beste.
- khan
- Khanti-Mansi
- khartumdar
- Khatami, Muhammad
- Khatanga
- Khatxaturian, Aram Ilitx
- Khayyam, Omar
- khazar
- Kherson
- Khios
- Khmer Gorriak