Kelly, Petra
Alemaniar feminista, bakezale eta aktibista (Bavaria, 1947 - Bonn, 1992). Washingtongo American Universityn eta Amsterdamgo Unibertsitatean ikasi zuen. 1971. urteaz geroztik funtzionarioa izan da, Alemanian lehenik, eta Europako Ekonomia Elkartean (gaur Europar Batasuna) gero. Alderdi Sozialdemokratan sartu zen, eta 1979an Alemaniako Berdeen alderdia sortu zuen. Energia nuklearraren aurka borrokatu zen bereziki. 1980an Berdeen alderdiko eleduna izan zen eta 1983tik 1990era Bundestageko diputatua. 1992an bere senarrak tiro batez hil zuen, eta gero, bere buruaz beste egin zuen.