Keller, Gottfried
Suitzar olerkari eta nobelagilea, XIX. mendeko alemanazko suitzar idazle handiena (Zurich, 1819 - Zurich, 1890). Arte ikasketak egin zituen, baina bere lehen poema liburuak izan zuen arrakastaren ondoren, gainerantzekoak utzi eta literaturan jardutea deliberatu zuen. Bere obra nagusia, Der grüne Heinrich (1854, Heinrich gaztetxoa) autobiograbia nobela handia da. Zenbaitetan Suitzan idatzi den nobelarik bikainenentzat hartu izan da. Haren zenbait obra: Die Leute von Seldwyla (1874, Seldwylako herria), Züricher Novellen (1854, Zurich-eko eleberriak).