Kelly, Sean
Irlandar txirrindularia (Carrick on Suir, 1956). Nazioarteko txirrindularitza lasterketa asko irabazi du, baina eguneko probetan izan da espezialista. Espainiako Itzulia irabazi zuen 1988an. Zazpi aldiz irabazi du Paris-Niza lasterketa (1982tik 1988ra), lautan irabazi du puntukako sailkapena Frantziako Itzulia (1982, 1983, 1985 eta 1989an), hirutan irabazi du Lombardiako Giroa (1983, 1985 eta 1991n) eta birritan Paris-Roubaix lasterketa (1984 eta 1986an). Bost aldiz irabazi du Munduko Kopa (1984, 1985, 1986, 1988 eta 1989an). 1994an utzi zion lehiaketetan parte hartzeari.