Kelly, Ellsworth
Estatubatuar pintore eta eskultorea (New York, 1923). Bostongo Museo Eskolan ikasi zuen pintura eta marrazketa. Lehen erakusketa 1956an egin zuen, New Yorkeko Betty Parsons galerian. Hard Edge joerako artistarik nabarmenetakoa da. Bere lan abstraktua ikerkuntza kromatikoetan nabarmendu da gehienbat.