Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kassel

Alemaniako hiria, Fulda ibaiaren ertzean. 189.500 biztanle (1989). Industriagune garrantzizkoa: automobilak, oihalak, elektrizitate eta burdinbide eraikuntzak. Kasselgo museoan flandestar eta holandar margolaritza bilduma garrantzizko bat dago.  v  Historia. 913. urteko izkribu batean ageri da Kassel lehen aldiz aipatua. 1567tik aurrera Hesseko margrabeen egoitza izan zen; 1807 eta 1813 artean Westfaliako erreinuaren hiriburu. 1866az geroztik Prusiako Hesse-Nassau-ko probintziako hiria izan zen.