Kasparov, Gary
(Jaiotza izenez Garri Weinstein). Azerbaijango xake jokalaria (Baku, 1963). Sei urte zituela hasi zen xake jokoan. Hamahiru urterekin Sobiet Batasuneko txapelduna zen xake jokalari gazteen artean. Hamasei urte zituela nazioarteko maisu titulua lortu zuten, eta hurrengo urtean maisu nagusiaren titulua. 1985ean munduko txapeldun bihurtu zen, A. Karpov-en kontra irabazita. 1993an FIDE (Nazioarteko Xake Federazioa) utzi zuen, eta PCA (Professional Chess Association) erakundea sortu zuen. PCAk antolatzen duen munduko txapelketan parte hartu eta irabazi egin zuen. 1997an Deep Blue munduko ordenagailurik onenaren aurrean galdu zuen.
- kaskezur
- kasko
- kaskodun
- kaskutsik
- Kasmki, Gata
- Kasparov, Gary
- Kaspiar Itsasoa
- Kassel
- Kassem, Abdul Karim
- kassita
- kasta