Kasmki, Gata
Estatubatuar xakelaria (1974). Jatorriz errusiar-tartaroa da. Gaur egun, etorkizun handieneko xake jokalarietako bat da. Estatu Batuetara alde egin zuen 1989an. Hamasei urte zituela, munduko hamar jokalari onenen artean jarri zen. 1993an Tilburgeko txapelketa irabazi zuen Karpov eta Kasparov bertan zirela. Linaresko txapelketan ere (munduan gaur egun dagoen garrantzitsuena) oso emaitza onak lortu izan ditu. Gaur egun mundu mailan dauden bi tituluetan bigarren dago: FIDE Nazioarteko Xake Federazioaren tituluan Karpoven atzean dago, eta PCA Xakelari Profesionalen Elkartearen tituluan Kasparoven atzean. Aitak zeresan ugari ematen du Gatak parte hartzen duen lehiaketa guztietan, eta horrek ezagunagoa bihurtu du munduan.