Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kasta

iz. Enda, leinua. || Gizarte batean klase berezi bat osatzen duten lagunen taldea, beste klaseekin nahasten ez dena.  v  Biol. Animalia talde batean, ezaugarri morfologiko bereziak dituzten eta funtzio bereziak betetzen dituzten banakoen taldea. Kastak talde egituratuetan bizi diren intsektuetan izaten dira batez ere (erleak, txingurriak, etab.). Kasta osatzen duten izakiak sexu berekoak ala sexu desberdinekoak izan daitezke.  v  Etnol. Gizarte batean klase berezi bat osatzen duten lagunen taldea, gainerako klaseen gainetik dagoelako edo alderantziz, beste klaseak baino maila apalagoa duelako, beste klaseekin nahasten ez dena. Erdi Aroan sortu ziren kasta ezagunenak, baina gehienak desagertu dira. Indian oraindik ere badirau kasten sistemak nahiz eta sistema hori apurtzeko joerak gero eta indar handiagoa duen. Lau kasta handi daude Indian, maila gorenetik apalenera sailkatuak: apaizen kasta (brahman); gudarien kasta (shatriya); merkatarien eta nekazarien kasta (vasiya) eta langileena (sudra). Pariak edo ukitezinak azken mailan daude.