Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kastainola

iz. Bot. Lore ginbaildunen familiako landare erraboiladuna, 40 cm inguru luzea (Bonium incrassatum). Azal beltz eta mami zuriko erraboilak izaten ditu, albo-zurtoinak eta zurtoina bera berriz eraztundunak. Zain fineko eta ebaki handiko hostoak ditu; loreak aldiz ginbail modura antolatuak, eta fruitua, kusku egiturakoa, bost ziskukoa eta itxuraz zapal luzexka da. Espainiako eta Portugalgo hegoaldean hazten da, landu gabeko sailetan batez ere.