Kang Yu-wei
Txinako idazlea, filosofoa eta politikoa, 1898ko Erreforma Higikundearen buruetakoa, eta Txina modernoaren bilakaera intelelektuaren giltzarrietako bat (Kwantung, 1858 - Tsingtao, 1927). Txinako inperioaren azkeneko urteetan eta errepublikaren lehenengoetan, Konfuzioren dotrina zabaltzen ahalegindu zen, “hondamen moralari” eta sartaldeko bizimoduaren zabaltze mugagabeari aurre egiteko. Txinara itzuli zenean (1914) erregetza konstituzionalaren alde egin zuen, errepublika demokratikorako bitarteko gisa. Hainbat liburu idatzi zituen Txinako pentsalari klasikoei, politikari eta ekonomiari buruz. Horrez gainera olerki bilduma bat ere utzi zuen. Kaligrafo ospetsua izan zen, gainera, bere garaian.