kanforrondo
iz. Bot. Ereinotzaren eta kanelondoaren familiako zuhaitz tente igokaria, 12 m inguru luze egiten dena (Cinnamomum camphora). Adakera zabal biribila izaten du, 12 m inguru, eta hostoak arrautza itxurakoak, berde distiratsuak eta azpi gorrixkak. Puskatzean kanfor usain bizia darie. Lore txiki zuriak izaten ditu, ereinotzak dituenen oso antzekoak eta fruitua ezkur txiki baten itxurakoa. Jatorriz Japonia eta Txinakoa da. Adarrak eta sustraiak kanforra egiteko erabiltzen dira.