kanguru
iz. Australiako ugaztun handia, martsupioduna, atzeko hankak luze sendoak dituena; horien bidez jauzika ibiltzen da (Macropus sp.). v Kanguro musketa (Hypsiprimnodon moschatus). Makropodidoen familiakoa eta arratoi handi baten itxurakoa. 20-25 cm luze izaten da isatsaren 15 cm-ak eta guzti. Ile trinko kolore ilunekoa izaten du. Australiako Keensland-eko basoetan bizi da. v Dendrolago kangurua (Dendrolagus ursinus). Zuhaitzetan ibiltzen den kangurua. Makropodidoen familiakoa da. 80 cm inguru luze izaten da, eta isatsarekin 1,50 m. Aurreko hankak ia atzekoak bezain sendoak eta luzeak ditu. Biziaren parterik handiena lurrean ematen duen arren, zuhaitzetan egiten du lo. Ginea Berrian bizi da. v Kanguru arrunta (Macropus major). Makropodidoetan handiena da; 2,50 m luze izaten da, isats eta guzti; isatsa metro bete ingurukoa du. Atzeko hankak oso luzeak eta sendoak ditu. Gaztain koloreko ile sarria du, marroi grisa azpiko aldeetan. Lehen ugari zen Australian eta Tasmanian, baina gaur egun nahiko urritua dago. Belarra janez elikatzen da, eta taldeak osatuz ibiltzen da. Badira beste hainbat kanguru mota ere, Petrogale xanthopus, Macropus rufus besteak beste.