Kane, Richard
Britainiar militarra (Dunam, Irlanda, 1660 - Mahon, Espainia, 1736). Balear Uharteetan, Menorcako gobernari izan zen 1713-1733 bitarteko urteetan. Itsasontzi base garrantzizko bat sortu zuen, eta uharteko nezakaritza eta artzaintza asko hobetu zituen. Uharteko lehen errolda egin zuen (1723) eta Mahon inguratzen zuten gatzagiak lehortu eta baratzeak jarri zituen. Kaneren lanak erabat aldatu zuen Menorca eta burujabe bihurtu zuen nekazaritzan.