Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kama

Mit. Hinduen artean, maitasunaren eta haragizko desiraren jainkoa. Loro baten gainean dagoen gazte baten itxuran agertzen da, lorezko geziak botatzen dituen arku bat duela eskuetan. Elezaharrak dioenez, Shivak errauts bihurtu zuen.