Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kalifornio

iz. Kim. Gai bakuna (Cf; at.-z. 98; at. m. 245; balentziak 2,3,4). Gai erradioaktibo artifiziala da. Seaborg-ek eta haren lankideek lortu zuten lehen aldiz 1950ean Kaliforniako unibertsitatean, kurioa alfa partikulez bonbardatuz. Konposatuak osatzen ditu halogenoekin eta helioarekin. Erradioaktibitate handikoa da eta aplikazio bereziak ditu medikuntzaren alorrean. Batez besteko oso bizitza laburra du, eta isotopo asko ditu.