Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalifornia Behereko penintsula

Ipar Ameriketako hego-mendebaleko penintsula, Kaliforniako golkoaren eta ozeano Barearen artean. Ipar-ekialdetik hego-ekialdera hedatzen da Mexikoko kostaldearen norabide berean. 1.260 km luze da. Iparreko Kalifornia Beherea eta Hegoko Kalifornia Beherea (Mexiko) hartzen ditu. Ekialdeko lurraldeak menditsuak dira (Juarez, San Pedro Martir, Columbia, La Giganta eta San Lazaro mendiak), eta kostaldea garaia eta malkarra da. Mendebaleko kostaldea berriz apala eta laua da, erdialdean izan ezik (Vizcaino basamortua).