Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kalifaldi

iz. Kalifaren agintaldia.  v  Lau kalifaldi nagusi bereizten dira: lehena, ekialdeko kalifaldia, egoitza Medinan izan zuena, geroago omeiarrek Damaskora eraman zutena eta abasiarrek Bagdad-era, eta azkenik Kairora joan zena mamelukoen garaian (623-1258 eta 1261-1517). Bigarrena, Kordobako omeiar kalifaldia (929-1301), Abd al-Rahman III.ak sortua (ondorengoek ez zuten kalifa titulua hartu). Hirugarrena, Ipar Afrikako fatimar kalifaldia, geroago Egiptokoa (909-1171); eta laugarrena, kalifaldi otomanoa, abasiarren ondorengoa (1517-1924).