Kalifornia Beherea, Iparreko
Mexikoko estatu federatua. 70.113 km2 eta eta 1.657.927 biztanle (1990). Hiriburua: Mexicali. Mugak: iparraldean Estatu Batuak, hegoaldean Hegoko Kalifornia Beherea, mendebalean Itsaso Barea eta ekialdean Kaliforniako golkoa. v Orografia eta klima. Mendi kate batek zeharkatzen du lurraldea ipar-ekialdetik hego-ekialdera. Mendebala ordokiz eta ibar txikiz osatua da. Euria 100-200 mm bitartekoa izaten da, mendietan izan ezik, han 1.000 mm ere izaten baitira. Euria ez da erregularra izaten; sarritan erauntsiak izaten dira, eta gero 4 edo 5 urteko lehorteak. Ipar-ekialdean bada lurralde bat Mediterraneoko klima duena. v Ekonomia. Nekazaritza da jarduera nagusia, baina ur urritasunak asko mugatzen du. Ipar-mendebalean, klima hobea baitu, olibondoa hazten da. Garrantzitsuak dira halaber laboreak, alpapa eta mahatsondoak. Arrantzan oinarritzen den kontserba industria garrantzizkoa da Isla de Cedros-en eta Ensenadan. Eraldaketa industria. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du. v Historia. 1824an Kaliforniako lurralde zabal bat banatu eta Kalifornia Garaia (Estatu Batuetara pasako zena) eta Kalifornia Beherea sortu ziren. Kalifornia Beherea bi barrutitan banatu zen 1952an: iparraldea Iparreko Kalifornia Beherea bihurtu zen 1952an, eta hegoaldea Hegoko Kalifornia Beherea.