Kalifornia Beherea, Hegoko
Mexikoko estatu federatua. 73.677 km2 eta 317.326 biztanle (1990). Mugak: iparraldean Iparreko Kalifornia Beherea, mendebalean eta hegoaldean Itsaso Barea eta ekialdean Kaliforniako golkoa. Uharte asko ditu: Santa Magdalena, Santa Margarita, San Marcos, Carmen, Santa Catalina, San Jose, Espiritu Santo eta Cerralvo. v Orografia eta klima. Mendi kate batek zeharkatzen du estatu osoa, eta horren ondorioz sortaldeko kostaldea oso malkarra da. Topografia horren eta euri urritasunaren ondorioz ez da sortzen ur laster iraunkorrik. Klima basamortukoa da; bero handia egiten du, eta urteko 100-200 mm euri egiten du behealdeetan; leku garaiak apur bat hotzagoak eta hezeagoak dira. v Ekonomia. Baliabide naturalen eta komunikazioen faltak asko mugatu du estatuaren garapena. Nekazaritza da jarduera garrantzitsuena (kotoia, garia, artoa, alpapa), lurpeko ura landak ureztatzeko erabiliz garatu dena. Arrantza, garrantzitsua izan bazitekeen ere, ez da asko ustiatu. Zilar, burdin eta magnetita meategiak ere badira, baina bide azpiegituren falta dela eta ezin izan dira ustiatu. v Iparreko Kalifornia Beheretik 1888tik banatu zen, eta 1974an egin zuten estatu federatu.