Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kalifa

iz. Mahomaren ondorengo printzeei eman zitzaien izena. Arabian, Espainian eta Afrikako iparraldean aginpide osoa (zibila, militarra eta erlijiozkoa) izan zuten kalifek. Hasieran kalifak hautatu egiten zuen bere ondorengoa, baina geroago kalifaren semeak hartu ohi zuen aitaren aginpidea. Abu-Bakr izan zen Mahomaren ondorengo lehenengo kalifa. Handik aurrera bi leinuetakoak izan ziren kalifak: omeiarrak (Damaskokoak) eta albasiarrak (Bagdadekoak). Omeiarren leinukoa zen Abd al-Rahman, Kordobako emir eta kalifa izan zena. Egiptoko errege fatimiarrek kalifa izena hartu zuten; baita otomanoen sultanek ere, 1517-1924 bitarteko urteetan.  v  Kaliferria. Kalifaren mendeko lurraldea.