Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jurasiko

iz. eta izond. Geol. Era Sekundarioko edo Mesozoikoko bigarren aldia, triasikoaren eta kretazikoaren artekoa. || Aldi hartakoa edo hari dagokiona.  v  Jurasiko aldia orain dela 213 milioi urtetik orain dela 144 milioi urte arte hedatu zen, gutxi gorabehera. Ammoniteak eta Belemnitak aldi hartako animaliak dira; narrastiak asko ugaritu ziren eta, aldi haren bukaeran, lehen ugaztunak eta hegaztiak agertu ziren. Munduko klima gehienak beroak izan ziren eta mendikateak txikiak. Kare-harriak dira aldi hartako ugarienak, eta jalkin harri edo sedimentu pila handiak bildu ziren itsasoetan. Gipuzkoako Tolosa inguruan (Urkizu bidean eta Uzturre mendian) badira jurasiko aldiko harriak.