Juppé, Alain
Frantses politikaria (Mont-de-Marsan, 1945). Europako Parlamentuan Frantziako diputatua izan zen 1984. urtetik 1986. urtera, eta berriro, 1989tik 1993ra. 1986an Biltzar Nazionalerako hautatu zuten. Aurrekontuen saileko ministroa izan zen (1986-1988), baita Kanpo Arazoetako ministroa ere (1993-1995). R.P.R. (Rassemblement pour la République) alderdiko idazkari nagusia izan zen (1988-1994), eta 1995. urteaz geroztik alderdi horretako lehendakaria. Frantziako Kanpo Arazoetako ministroa zelarik, Bosniako bakegintzarako nazioarteko negoziazioetan hartu zuen parte. Bordeleko alkate egin zuten 1995ean. Aldi berean, Jacques Chirac Frantziako lehendakari zelarik, Lehen Ministro izendatu zuten baina 1997ko hauteskundeen porrotaren ondoren kargu hori utzi zuen.