Jurinac, Sena
Bosnia-Herzegovinako opera abeslaria (Travnik, Bosnia-Herzegovina, 1921). Emakume honek mila berrehun aldiz baino gehiagotan abestu du Vienako operan. Operaren historiako pertsonaia garrantzitsu asko interpretatu ditu: Mimi (La Bohême), Kerubina (Figaroren ezteiak), Leonora (Fidelio), Valoisko Elisabette (Don Carlos), Marina (Boris Godounov), Maria (Wozzeck), etab. Offenbachen eta Johann Straussen lan asko interpretatu ditu Böhmen nahiz Karajanen zuzendaritzapean, baina beti izan du Mozartekiko zaletasun berezia.
- Jura
- juramentu
- Jurasan
- jurasiko
- juridiko
- Jurinac, Sena
- jurisdikzio
- jurisprudentzia
- Jurramendi
- Jurua
- Juruena