Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jura

Frantziako ekialdeko departamendua [39], Suitzako mugan (Franche-Comté). 5.008 km2 eta 242.925 biztanle. Prefetura hiria: Lons-le-Saunier. Suprefetura hiriak: Dole, Saint-Claude. Jurako kare-harrizko mendialdea dago hego-ekialdean eta Jurako goi-ordokia, Ain ibaiak zeharkatua, ipar-mendebalean. Lur behereak eguzkitsuak eta bero samarrak dira uda aldean eta hezeak neguan; mendialdea hotza da neguan. Laborantza (laboreak, bazkarako landareak) eta abeltzaintza (ardi eta behi azienda; gaztak) dira nagusi. Industria ere sendotzen ari da bertan.