Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jura

(Lat. Iura edo Jura, iuria «oihana» hitzetik). Europako mendialdea, Rhône eta Rhin ibaien artean, 230 km luze eta 61 km zabal den zerrenda batean. Frantziako, Suitzako eta Alemaniako lurrak hartzen ditu. Alpe mendien Gailur garaienak: Crêt de la Neige (1.723 m), Reculet (1.720 m), Crêt d’Eau (1.624 m). Nekazaritza munta handikoa da: mahastiak hegoaldean, gaztagintza (comté Frantzia aldean eta gruyère Suitza aldean) eta zur industria. Eskulanek berebiziko garrantzia izan dute (erlojugintza, optika-kristalak, hargintza, plastikogintza) eta indar hidroelektrikorako erraztasunak industria modernoa ekarri du (ehungintza, altzairu bereziak, metalgintza). Turismoa garrantzitsua da.