Johnson, James P
Estatu Batuetako piano-jotzaile eta musikagilea (New Jersey, 1894 - New York, 1955). Stride izeneko musika estiloa sortu zuen, New Orleans-eko jazz, blues eta ragtime-an oinarritzen dena. Harlemgo komedia askotarako musika idatzi zuen eta artista askorekin lan egin zuen (Bessie Smith-ekin, besteak beste). Johnson-en pianoa jotzeko era eta teknika bereziak eragina izan zuen Fats Waller-engan eta Thelonius Monk-engan. Lan nagusiak: Carolina South (1921) eta Keepin´out of mischief now (1944).