Johnson, Lyndon Baines
Estatu Batuetako politikaria (Stonewall, 1908 - San Antonio, Texas, 1973). Estatu Batuetako 30. lehendakaria izan zen 1963-1969 urteetan. Texasko senatari izan zen eta errepublikako lehendakariorde Kennedyren lehendakaritza garaian. Kennedy hil zutenean izan zen lehendakari, eta herriak onartu egin zuen hauteskundeetan (1964). The Great Society (Gizartearen bikaina) izeneko programa aurkeztu zuen, baina ezin izan zuen proiektua aurrera eraman arazo latzei aurre egin behar izan zielako, arrazismoari, eta Vietnamgo gerrei batez ere. Estatu Batuek gerra hartan zuten partea areagotzearen aldeko joera erakutsi zuen behin eta berriro Vietnamgo gerraren aurrean. 1968ko hauteskundeetan ez aurkeztea erabaki zuen Johnsonek.