Johnson, Larry
Estatubatuar saskibaloi jokalaria (Tyler, Texas, 1965). Odesa Collegeko taldean hasi zen jokatzen eta 1988an jokalari junior onena izendatu zuten. 1989-1990 bitartean Las Vegasko Nevada Unibertsitatearen taldean jolastu zuen. Gero, 1993-1994 denboraldian, NBAn sartu zen Charlotte Hornets taldearen eskutik; ospe handia hartu zuen talde horretan pilota gehien sartzen zituelako eta errebote gehien egiten zituelako; urte horretan gainera Charlotte Hornets taldeak NBAren final erdietan parte hartu zuen lehen aldiz. 1996an New York Knickerbockers taldera joan zen. Toronton (Kanadan) egin zen Saskibaloiko Munduko Txapelketan parte hartu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin (Dream Team II), eta urrezko domina irabazi zuten.