Joan Monfortekoa
Bretainiako dukegaia (1293 - An Henbont edo Hennebont, 1345). Artur II.aren semea eta Joan III.aren anaierdia zen. Joana Flandriakoa onartu zuen hasieran, Joan III.aren ondorengo gisa, baina emandako hitza jan eta bere burua duke izendatu zuen Nantesen, Bretainiako apezpikuaren eta jaunen aurrean. Gerra zibila hasi eta preso hartu zuten Joanaren aldekoek, Frantziako erregeak lagundurik, Ingalaterrako erregearen sostengua zuen arren (Nantes, 1341). Joan Monfortekoak presondegitik ihes egitea lortu zuen eta arrakastaz borrokatu zen Joana Flandriakoaren eta Karlos Bloiskoa haren senarraren armadako gizonen aurka (Cadoreteko gudua, 1345). Bretainiako Joan IV.atzat hartzen dute Joan Monfortekoa historialari batzuek.