Jhansi
Uttar Pradeshko hiria, Indiaren iparraldean. 301.304 biztanle (1991). Burdingintza industria. Kautxua eta kobrea. Burdinbide eta errepide lotunea da. Latoia, zeta eta alfonbrak egiten dira bertan. Mahrata printze batek eraiki zuen eta britainiarren mende gelditu zen 1806an. Bundelkhandari eman zizkioten hango eskubideak baina oinordekorik utzi gabe hil zen; hiria eta eskualdea britainiarrek hartu zituzten orduan. Handik lau urtera, zipaioen iraultza sortu zen; han zeuden britainiarrak hil zituzten eta aske geratu ziren zipaioak.