Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jhelum

Kaxmir (India) eta Pakistango ibaia. 790 km2 luze da; iparretik mendebalera hedatzen da. Kaxmirreko haranetik, Srinagar eta Wular aintziretatik igarotzen da eta arroila handiak eratzen ditu Pir Panjälen. Pakistanen sartzen da sortu eta 400 bat km-ra. Handik aurrera eta Punjab aranean barna 320 km igarota, Chenab ibaian isurtzen du ura. Manglan eratzen duen uharrari esker ureztatzen da Jhelum garaia sasoi lehorrean. Alexandro Handiak Jhelum zeharkatu zuen K.a. 326an eta Poros gainditu zuen ibai bazterrean.