Jhang Maghiana
Pakistango ipar-ekialdeko hiria, izen bereko eskualdean, Punjab herrialdean. 195.000 biztanle (1981). Bi alderdi ditu hiriak: Maghiana mendialdea, eta Hang harana 1867an batu ziren ofizialki. Zenbait errepidek lotzen dituzte bi herrialdeok. Ehungintza, beiragintza, zurgintza. v Jhang Maghiana eskualdea Chenab ibaiaren bi ertzetan kokatua dago. Sial leinuaren mendean egon ondoren, sikh-ek hartu zuten 1805ean eta Britainia Handiko inperioak 1849an. 1.962.000 biztanle (1981).
- Jewison, Norman
- Jezabel
- Jezreel
- Jeztaze
- jezte
- Jhang Maghiana
- Jhansi
- Jhelum
- ji
- Jiang Qing
- Jiang Zemin