(HebreerazYizreel). Palestinako antzinako hiria, Ahab erregearen garaian Israelgo iparraldeko erreinuko hiriburua izan zena. Han hil zen Saul erregea filistindarren aurkako borrokan ari zela. Jordan haranaren eta kostaldearen artean luzatzen da Jezreelgo bailara.