Jezabel
Tiroko eta Sidongo printzesa, Israelgo Akab erregearen emaztea (K.a. IX. mendea). Baal eta Astarte jainkoen gurtza hedatu zuen eta Jahvezaletasunaren eta igarleen aurka aritu zen; Elias eta Nabot hiltzeko agindua eman zuen haien ondasunen jabe egiteko. Elias igarleak esan bezala hil zen: Jehu erregearen aginduz Jezabel leihotik behera amildu eta zakurrek jan zuten gorpua.