Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jean Marie Baptiste Vianney, santua

(Ars-ko erretorea deitua). Apaiza frantsesa (Dardilly, Lyon, 1786 - Ars, 1859). Ars-ko apaiza izan zen 1817. urtetik hil zen arte, eta santutzat hartzen zuten, bere molde aszetak zirela eta. 1925. urtean egin zuten santu. Dotrina bat idatzi zuen (L. Villasantek euskaratua).  v  Jaieguna, abuztuaren 4a.