Jazy, Michel
Frantses atleta (1936). 1960ko hamarkadan Frantziako atleta ospetsuena, luzera ertaineko ibilbideko probetan espezialista. 1962-1966 bitartean zazpi aldiz hautsi zituen milia bateko, bi miliako, 2.000 metroko eta 3.000 metroko munduko errekorrak. 1960ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen 1.500 metrotan. 1962an Europako txapeldun atera zen distantzia berean, eta 1966an berriro ere Europako txapeldun 5.000 metroko lasterketan.