Jean de Meung
(Jean Clopinel edo Chopinel jaiotza izenez) Erdi Aroko frantses olerkaria (Meung-sur-Loire, 1240 inguruan - 1305). 10.000 bertso erantsi eta amaiera eman zion Guillaume de Lorris-ek hasitako Roman de la rose alegoria poemari. Elizaren eta jauntxoen, emakumeen, ezkontzaren eta bizioen aurkako satira bertsoak dira Meung-ek egindakoak.