Jeanmaire, Renée
("Zizi" deitua). Frantses dantzaria eta abeslaria (Paris, 1924). Parisko Operako balleteko kide izan zen. Hala ere, ospea Carmen paperagatik lortu zuen 1949an, bere senarra izango zen Roland Petit koreografoak zuzendutako operetan. 1950ean La Croqueuse de diamants lanean bere ahots sentsuala eta zakarra erakutsi zuen. Hollywooden Anything Goes (1955) eta Hans Christian Andersen (1951) filmetan parte hartu zuen. Broadwayn, berriz, arrakasta handia izan zuen The Girl in Pink Tights (1953) lanean. 1965ean, lan handia egin zuen Georges Feydeauren Maxim-en etxeko emakumea laneko Crevette mutikoaren paperean. Hala ere, Parisko kasinoan, Roland Petitek sortutako errebistetan erakarri zituen paristarrak: La Revue (1970), Zizi je t'aime (1974).