Jaureguiberry Chambat, Jean Bernard
Lapurtar itsasgizon eta politikaria (Baiona, 1815 - Paris, 1887). Itsas armadan hasi zen 1831. urtean eta kontralmirante izendatu zuten 1869. urtean. Krimeako gerran parte hartu zuen (1854-1855), eta Senegalgo gobernari izan zen ondoren. Txinako espedizio bateko buru ere izan zen, eta ondoren Toylongo itsas armadako buruzagi nagusi (1869). Alemaniaren aurkako gerran (1870-1871) parte hartu zuen eta diputatu eta senatari aukeratu zuten Basses-Pyrénées departamenduan 1871. urtean. Frantziako Itsas Armadako ministroa izan zen 1879-1880 eta 1882-1883 urteetan.
- Jauregia
- Jauregiberry, Jean
- Jauregiberry, Madeleine
- jauregitar
- Jauregui Jauregui, Gaspar
- Jaureguiberry Chambat, Jean Bernard
- Jaureguy, François
- jaurerri
- Jaurès, Jean
- jaureste
- Jauretche, Apaiza