Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jauregiberry, Jean

Zuberotar idazlea (Aloze, 1880 - Ziboze, 1952), frantsesez idatzi zuena. Medikua izan zen Donibane Lohizunen. Gure Herria aldizkarian eman zituen argitara bere idazlan gehienak. Obra nagusiak: Le Basque Moyen (1929, euskaldunen antropometriari buruzko saiakera) eta Basabürüan (1952, 14 kontakizun laburreko bilduma). Zerbait idatzi zuen euskaraz; Aitzina taldeko kidea izan zen.